XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2 MARGOAK ERABILTZEA.

Margoaren oharpenaz ari bagara, haurra ohartzen da, apika, honen balioaz, eta 3 urterekin oso atsegin baldin bazaio beltza erabiltzea, arrastoa oso garbi eta nabarmen uzten duelako da, eta ez arrazoi estetiko batzuengatik.

Gorria ere gustora erabiltzen dute, margoa berez iradokorra delako, eta ezta inola ere marrazki berezi batek margo hori behar duelako.

Esan nahi bait da, margo egokiaren aukera geroago egiten dutela, eta askotan esan daiteke haurrek ez dutela margoa zentzu logiko batekin erabiltzen, harik eta zirriborro eta eskematikaurreko aroak iragaten dituzten arte.

1 Beraz, hasiera batean, haurrak margo guztiak izango ditu aukeran: beltza, gorria, horia, urdina, berdea, marroia....

Zuria bazter daiteke, ez du eta hainbeste eskaintzen grafiatzealdetik.

Hala ere, esperimenta dezakete beltzaren gainean edo beste edozein margo ilunen gainean.

Beste zenbait materialekin, tenperak eta argizariak izan ezik, ez dugu margo-zerrendarik erabiliko eta dauden margo guztiak aukeran jarriko ditugu (plastilina, igeltsua, etab.), hauetan zuria eroso gerta daitekeelarik.

Ohar gisara azpimarra daiteke, inoiz ere ez dutela falta behar haurrek gehien erabiltzen dituzten margoek.

Eta azkenik, margorik ez inposatu behin ere.

1 Errotulagailuekin ere berdin; baina komeni litzateke errotulagailu beltzak eta gorriak zabalera ezberdinetakoak izatea aukeran, grafiaketarako oso egokiak gertatzen dira eta.

Bai zabal-zabalak eta baita mehe-meheak ere.

2 Zailtasun-maila honetan (4 urte) ez dugu aldaketa handirik ezarriko eta gure lana margoari garrantzia ematera baino areago haurrek zein eboluzio eramaten duten behatzera mugatuko da.

Haur bakoitzari zein bide daraman jarraituko diogu eta zein lorpenera iristen denaz jabetuko gara.

Sortzen denak, beraz, berez sortua izan beharko du (nahasketa, hastapeneko zantzuak, kasualitate hutsa, edo estetika aldetiko gusturen batzuk).

2 Nahasketak haurrak berak aurki ditzan arte (berdea, marroia, arrosa...) ez ditugu margoak (tenperak) aukeraz urrituko.

3 Beltza, zuria, horia, gorria, urdina (tenperatan).

Pauso hau, hala ere, ez da inposatu behar, eta margoak ez ditugu urrituko harik eta nahasketak ongi lantzen diren arte.

Programazioak (Eskolaurrekoak) ez luke akatsik izango, haurrak helburu hori bete gabe Hasiera-Ziklora pasako balira.

Tenperak erabiltzea derrigorrezko gauza da maila guztietan, eta argizariak eta errotulagailuak ere ez dira inoiz faltako.